Nontzeberri

Literatura eta neurozientziaren artekoak, Bilbon eta Donostian

Luisa Etxenike idazlea eta Nicola Molinaro (Italia) BCBLko zientzialaria arituko dira gaur, Bidebarrietako Liburutegian, 19:30ean, letrei eta neurozientziari buruz hitz egiteko. Gustavo A.Schwartz moderatzailea izango da.

Maitasuna, edertasuna edo gorrotoa bezalako egoeren gainean literaturan egiten diren erretratuak oso indartsuak izan daitezke. Topaketa horretan, neurozientzialariek eta idazleek, burmuinean eta paper gainean lehen mailako instintuen irudikapen horri buruz eskaintzen dituzten argudioak azalduko zaizkie ikus-entzuleei, Gustavo A. Schwartz zientzialari argentinarrak moderatuko duen solasaldi lasaiaren bitartez.

Luisa Etxenikek hainbat lanen egilea da, eta Un mundo de escritoras izeneko literatur jaialdiaren zuzendaria ere bada.  2007an, Arteen eta Letren Ordenaren Zaldun aintzatespena jaso zuen Frantziako Gobernuaren aldetik, eta 2013an Donostiako udalak Herritarren Merituaren Domina eman zion.

Nicola Molinaro italiarrari dagokionez, Basque Center on Cognition, Brain and Language (Ezagutzaren, Burmuinaren eta Hizkuntzaren Euskal Zentroa) izenekoan aritzen den zientzialari kognitiboa da. Ikerlariak artikulu asko argitaratu ditu argitalpen espezializatuetan eta zientifikoetan.

Bihar, hitzaldi bera entzuteko aukera izango da Donostiako Ernest Lluch kultur etxean, 19:30ean.

Exit mobile version