Nontzeberri

Literatura eta antzerkirako testuak sustatzeko diru-laguntzak

Kultura sorkuntza bultzatzeko diru-laguntzak plazaratu dituzte. Hainbat diziplinatan emango dira, tartean, literatura eta antzezlanak sustatzekoak direnak.

Literatura-testuak sortzen laguntzeko, guztira 54.000 euro daude. Bost laguntza emango dira, bakoitza 9.000 eurokoa. Berez, 100.000 karaktereko euskarazko literatura-testuak (ipuin nahiz nobela motzak) sortzea sustatuko da.

Eta antzerkirako testuak sortzen laguntzeko, guztira 108.000 euro daude. 12 laguntza emango dira, bakoitza 9.000 eurokoa honela banatuta: 7 euskaraz idatzitako antzerkirako testuetarako eta beste 5 gaztelaniaz idatzitako antzerkirako testuetarako.

Diru-laguntza guztien gaineko informazio zehatza hemen kontsultatu ahal duzue.

Exit mobile version