Nontzeberri

Literatur sorkuntza eskola-umeen artean bultzatzeko asmoz

BizkaIdatz Txikia XII. Haur eta Gazteen Literatura Sariek literatur sorkuntza bultzatu nahi du lurralde horretako eskola-umeen artean.
Bizkaiko ikastetxe batetan ikasten ari diren 16 urtera arteko umeek edo gazteek aurkeztu ahal dituzte beren lanak (Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5, edo 6. mailan ala Bigarren Hezkuntzako ikasleak baldin badira).  Aurreko edizioan saritutakoek sarituak izan ez diren hizkuntza-modalitatean (euskara edo gaztelania) baino ezin izango dute parte hartu.

Lehiaketa honetan, gaur egungo idazle batek proposatutako bi hastapenetako bateren bati jarraipena ematen dioten literatura-kontakizunak aurkeztu ahal izango dira, batak gaztelaniaz eta besteak euskaraz; beraz, hasiera horretara, haren pertsonaietara eta egoeretara egokitu behar dira kontakizunak.

Deialdi honetan honako hauek dira parte-hartzaileek jarraitu beharreko kontakizunen hasierako istorioak: Euskarazko modalitatean, Aritza Bergara Alustiza idazlearen Arbasoen Sekretua izeneko kontakizunaren hasierako istorioa, eta gaztelaniazko modalitatean, Xandra Bilbao Sánchez idazlearen La gata mágica y el portal de los recuerdos izeneko kontakizunaren hasierako istorioa.

Lehiaketaren betebehar guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Exit mobile version