Nontzeberri

Literatur sorkuntza bultzatzeko Augustin Zubikarai Saria

Literatur sorkuntza bultzatzeko asmoz, Elkar argitaletxeak Augustin Zubikarai saria antolatu du eta lanak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da. Saria 6.000 eurokoa izango da. Augustin Zubikarai sariaren deialdian, eleberriak idazteko proiektuak aurkez daitezke, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, eta argitaratu ez direnak.

Partehartzaile bakoitzak, ondorengoak aurkeztu behar ditu, emailez atxikitako dokumentuetan:  Landu nahi duen kontakizunaren azalpena, bi mila eta sei mila karaktere bitartekoa; Idazlanaren lagina edo erakusgarria, hamabost mila eta berrogei mila karaktere bitartekoa, ez nahitaez kontakizunaren hasierakoa, baina bai zati bakarra osatzen duena; eta horretaz gainera, egilearen izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa eta nortasun agiriaren kopia eskaneatua ere bidali beharko dira.

Irabazleak urtebeteko epea izango du lana Ondarroako Udalari helarazteko.

Ana Urkiza, Leire Bilbao eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak, jasotako proiektu guztiak aztertu eta haien arteko bat izendatuko du irabazle  urriaren 31 baino lehen.

Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, egin klik hemen.

Exit mobile version