Nontzeberri

“Lingua Nabajorum”

Tartean teatroaren hurrengo estreinaldia da Lingua Nabajorum. Datorren ekainaren 13an, arratsaldeko 20:00etan, Mikel Martinezek eta Patxo Telleriak Lingua Nabajorum aurkeztuko dute Bilboko Kafe Antzokian.

“Euskaldunak historioan zehar beti bili dira liskarrean kanpokoekin eta euren artean. Gure teoriaren arabera liskarrok sortu eta garatu dute euskara. Gatazka bakoitzari euskararen aldaketa bat dagokio, hortaz euskararen garapena ez da inoiz geldituko, gatazkak, modu batekoak edo bestekoak, beti egongo direlako”, dio euren webgunean bikote teatrero honek.

Euskara sencilloaren manifestoa, Larru Haizetara eta Euskarazetamol antzezlanek izandako arrakastaren ondoren, Tartean/Ez Dok Hiru bikoteatroak bere azken lana aurkeztuko du laster batean, Jokin Oregi zuzendariaren eskutik.

Exit mobile version