Nontzeberri

Lie Detectors taldeak estreinako lana plazaratu du

Lie Detectors Donostia inguruko zenbait musikarik abiatutako egitasmo berria da. Taldean, besteak beste, Nuevo Catecismo Catolicon eta Teen Dogs punk-rock taldeetan aritutako Eneko Etxeandia gitarra-jotzailea dago. Gainerako hiru musikariak Dirty Pink Ladies, Muturbeltz, Fiebre de Vivir, Teen Dogs edo Plan B taldeetan aritutakoak dira.

Bada,  oraintsu, bi kantuko binilozko zazpi hazbetekoa argitaratu dute, Bloody Mary diskoetxearen laguntzarekin. Singleak Chelsea Boots eta Viajar doinuak biltzen ditu.

Laukoteak 60ko hamarkadako garage-rock eta psikodelia tankerako erritmo primitiboetatik edaten du, bai eta pub-rock eta punk-rock estilo gihartsuetatik ere.

Mikel Insausti kazetariak Bloody Mary disko-denda eta diskoetxearen webgunean jaso duenez, Chelsea Boots doinua ereserki bihurtu da laukotearen hasierako kontzertuetatik; Viajar kantuan, berriz, Gaby abeslariak kutsu argentinarrez abesten du, Moris taldearen eraginpean. Horrekin batera, kantuak Los Salvajes taldearen psikodelia basatiaren influentzia ere erakusten du.

Exit mobile version