Nontzeberri

Liburu Anarkistaren Azoka egingo dute Bilbon

Maiatzaren 19 eta 20an Liburu Anarkistaren Azoka egingo dute Bilboko Unamuno Plazan CNT sindikatuak antolatuta. Azoka larunbaten 11:00etatik 20:00etara bitarte bisitatu ahalko da, eta igandean, berriz, 10:00etatik 15:00ak arte.

Azokaren lehenengo egunean Antonio Orihuela poeta andaluziarrak bere azken liburua aurkeztuko du 13:00etan; kontzientziaren poesigintzaren ordezkari nabarmena da. Andaluziarrak Autogobierno (In-Somnus) izeneko azken poemategia aurkeztuko du.

Erakunde anarkosindikalistak iragarri duenez, “aukera paregabea izango da mundu libertarioko nobedade literarioak aurrez aurre ezagutu eta pentsamendu anarkistaren klasikoetara hurbiltzeko”.

Exit mobile version