Nontzeberri

“Let’s Jo!” musika talde berriei laguntzeko programa

Bertoko musika-talde berriei Bilborockeko agertokian euren musika zuzenean erakusteko aukera emateko, eta bide batez, musikaren munduan esperientzia hartzeko Bilboko Udalak Let´S Jo! programa berria abian jarri du.

Proposamenak honakoak dira: Bilborcken entsegu-geletako taldeentzat maratoi bat egongo da, baita kontzertu bi ere. Kontzertuok ekainean eta abenduan eta aukeratutako lau banda gazte arituko dira erreferentziako banden aurretik.
Let´S Jo! Rock Maratoia Bilborocken entsegu-geletan izango da, maiatzaren 5ean, eta 20:00etan hasiko da. Bilborocken entsegu-gelen ohiko erabiltzaileak diren hamaika taldek aukera izango dute agertoki gainean zuzenean joz esperientzia hartzeko.
Beste alde batetik, ekainean eta abenduan kontzertuak programatu dira, eta berton, banda bik ekaineko kontzertuan joko dute eta beste biek abendukoan.
Lehen kontzertua Bilborocken izango da, ekainaren 3an. Banda nagusia kontzertu horretan 2014ko Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketako Metal kategorian irabazle izan zen The Wizards taldea izango da. Hortaz, ekainaren 3an, The Wizards taldearen aurretik jo nahi duten bakarlari edo taldeek mezu elektroniko bat bidali behar dute maiatzaren 5a baino lehen.

Zer-nolako baldintzak eskatzen diren jakiteko, hemen begiratu.

Exit mobile version