Euskalduna Jauregian eta Bilboko Udal Txistulari Bandaren kontzertu denboraldian kokaturik, formatu tradizionalean bere bigarren kontzertua eskainiko du. Bertan, autore garaikideak interpretatuko dira publikoaren gozamenerako, Xabier Lete, Benito Lertxundi edo Oskorri adibidez, baina autore klasikoak ere entzun ahal izango dira, Aita Donostia edo José María Iparraguirre, adibidez. 20:00etan izango da hitzordua A3 Aretoan eta sarrera librearekin, edukiera bete arte.
Idoia Kareaga (txistua), Gorka Zabaleta (silbotea) eta Asier Garcia (atabala), Garikoitz Mendizabalen zuzendaritzapean arituko dira (txistua eta Bandako Zuzendaria). Kontzertuko lehen atalean euskal musika tradizionaleko errepertorioari errepaso bat emango diote.
Bigarren atalean autore garaikideagoak izango dira protagonista eta Xabier Leteren Habanera emango dio bigarren zatiari hasiera. Ondoren Laboaren lanak edo Sabin Bikandiren moldaketekin Oskorri taldearen abestien popurri bat interpretatuko du taldeak.
Bilboko Udal Txistulari Bandaren hurrengo emankizuna datorren abenduaren 20an, asteazkena, izango da. Bertan arituko da Leioa Kantika Koraleko gazteekin batera, Gabonetako ohiko Kontzertua eskaintzen.
L&V Comunicacionek bidalita