Nontzeberri

Lete-gugan

Koldo Mitxelena Kulturuneak omenaldi berezi bat prestatu dio Xabier Leteri, honek aretoarekin izan zuen harremana dela-eta. Izan ere, hor aurkeztu zuen bere azken poema-liburua, hor eskaini zuen Heriotza bizi testigu baten ikuspegitik izenburuko hitzaldi hunkigarria…
Hori dela-eta, geroago egitekoak diren omenaldi nagusiez gain, (abuztuaren 11n, Arantzazun, Musika Hamabostaldiaren barruan; urriaren 11n, Urnietan; abenduaren 4an, Kursaalen,…) bestelako omenalditxo bat antolatu nahi izan dute.

Bertatik azaldu duten bezala “barru-barrukoa eta lagunartekoa izango da, eta beste erakunde eta deialdi batzuen esku utziko ditugu omenaldi jendetsuagoak”.

Hitzordua gaur bertan, maiatzaren 26an, arratsaldeko 19:30ean izango da. Bertan, Pier Paul Berzaitze, Antton Valverde, Arantxa Irazusta, Mikel Markeze eta Pako Aristi izango dira zenbait testu irakurtzeko prest. Karlos Gimenezen, Joxan Goikoetxearen, Txema Garcesen eta Xanet Arozenaren musikak girotuko du ekimena.

Exit mobile version