Nontzeberri

Lemoizko zentral nuklearraren gaineko ikerketa fotografikoa

Ixone Sádaba artistaren Escala 1:1 erakusketa, Azkuna Zentroan izango da ikusgai apirilaren 27ra arte. Lemoizko zentral nuklearraren ondare material, sinboliko eta politikora hurbiltzeko ikerketa fotografikoa egin du artista bilbotarrak.

“Desagertzeko zorian den hormigoizko eraikin izugarri handi honek bere historiaren geruza guztiak ditu nahasirik, baita bere osaera hondatua ikusita oraindik irudikatu daitekeen etorkizunarenak ere. Zentralaren ingurunerako sarbidea itxita dago oraindik. Hala ere, landaretza indarrez hazten da esparruan. Ezinbestez hedatu da, indarkeria eta borroka zibilek markatutako historiaz blaituta dagoen leku honetan. Lemoiz herentzia gatazkatsu bati dago lotuta, eta horrek eutsi egiten dio bere irradiazio-ahalmenari. Horrekin guztiarekin, Carles Guerrak komisariatutako proiektu artistiko honek sarbide-politika berri bat irudikatzen du, zentralaren xedea eztabaida publikoan sartu nahian”.

Ixone Sádabaren erakusketak historiaz beteta dagoen leku horren neurgaiztasuna hautsi nahi du. Horrela, erakusketa-aretoko horma nagusian proiektatutako irudiek proxy bat bezala funtzionatzen dute, eta hainbat hamarkadatan sarbide publikorako debekatutako espazio horretara hurbiltzen ditu bisitariak.

“Argazkigintza industrialaren eta korporatiboaren erabileran oinarritutako lan zabala da, eta batera biltzen ditu zentralaren eraikuntzaren eta espazioaren hondakinen eta ingurunearen irudiak”.

Otsailaren 19an eta martxoaren 26an, artistak bisita gidatu bat egingo du erakusketan zehar.

Exit mobile version