Leioako Udalak XVII. Pop Rock Lehiaketa iragartzeko VIII. Kartel Lehiaketa abiatu du. 14-35 urte bitarteko gazteentzako ekimena da, eta lanak aurkezteko epea urriaren 21ean amaituko da.
Aurkeztu beharreko lanaren zehaztasunak hauexek dira: teknika librea; koloretan edo zuri-beltzean; neurriak: 30 x 40, euskarri zurrunean, hobe kartoi luman eta kristal gabe; egileak CD batean kartelaren bi argazki erantsiko ditu (jpg edo tiff formatuan), bereizmen handian eta txikian; lanek jatorrizkoak izan behar dute. Kartelek testu hau izan beharko dute halabeharrez: “Leioa 2017. XVII. Pop Rock Lehiaketa. XVII Concurso Pop Rock”.
Lanak hona bidali beharko dira: Aterpe Leioa Gaztegunea. Aldapabarrena 2. 48940 Leioa (Bizkaia). Kartelarekin batera, autorearen datuak gordeko dituen gutun-azal itxi bat entregatu beharko da.
Irabazleak 600 euroko saria jasoko du, eta erakusketa bat ere egingo da.
Informazio gehiago: gazte@leioa.net.