Nontzeberri

“Leioako Kaleko Arteak”, urriaren lehen asteburuan, Leioan

Umore Azoka Leioa, Leioako Udalak antolatzen duen Kaleko Artisten Azoka, maiatzean egin ohia da, baina aurten kale egin zuen pandemiak ekarritako osasun-egoera dela eta. Horren ordez, bertako kultura sailak Leioako Kaleko Arteak izeneko jaialdia osatu du asteburu honetan (2, 3, eta 4an), eszena konpainia askoren partaidetzarekin.

Bihar abiatuko da ekimena Eva Guerrerok egingo duen Gorpuztu-Laburra piezarekin eta Sarini Zirco taldeak egingo duen Txoriak Txori! lanarekin. Bi saioak, 18:30ean izango dira.
Biharko eguna luzea izango da, eta goian aipatutakoen ostean Rojo Telón-ek Nudo obra kaleratuko du; Berdinki Zirkuak Mikra; Zirkozaurrek Tiempo; eta Dimegaz taldeak Harria Herria.

Egunez eguneko taldeak, tokia, eta ordutegiak, Kaleko Artisten Azokak ditu.

Eremuaren barruan, nahitaezkoa da maskara erabiltzea bertara sartzean, emanaldian eta bertatik ateratzean, eta edukiera mugatua izango da.

Exit mobile version