Nontzeberri

Lehenengo Mundu Gerrako irudiak ikusgai Zarautzen

Zarauzko Photomuseumen Gerra Europarra 1914-1918 izenburuko argazki-erakusketa paratu dute, apirilaren 13ra arte. Erakusketaren bitartez, gatazka odoltsuaren dramatismoa erakutsi nahi da.

Horretarako, soldaduen borrokaren eta bizitzaren hainbat aspektu jasotzen dituzten ikuspegi estereoskopikoak daude ikusgai Zarautzen, bai eta garaiko dokumentazioa ere: mapak, kartelak, eskutitzak, eta abar.

Aliatuen garaipenaren oroitzapenean egindako irudiak ere badira Photomuseum zentroko erakusketan; 1919ko uztailaren 14koak, Parisen, hain zuzen ere. Azkenik, Ingalaterrako publizitate belikoaren berri ere ematen da: Louis Raemaekers-en testu eta marrazkiak. Foiletoetako batean, euskarazko edizio bat ere badago.

Exit mobile version