Nontzeberri

Lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleentzat, Mikoleta Ipuin Lehiaketa

Rafael Mikoleta XXXI. Ipuin Lehiaketarako lanak aurkezteko epea zabalik da. Aurten, kategoria berri bat izango da Bilboko balioen hiria aipatzen duten ipuinetarako. Joan den urtean, 780 ipuin aurkeztu ziren.

Rafael Mikoleta ipuin-lehiaketak euskarazko aurreneko gramatikaren egilearen izena darama. 1998az geroztik antolatzen da, euskaraz irakurtzeko eta idazteko zaletasuna zabaltzeko eskola-umeen artean Lehiaketan lau kategoria daude, adinaren araberakoak, eta guztira hamabi sari banatuko dira, kategoria bakoitzeko hiru. Aurten, gainera, beste bi sari emango zaizkie Bilboko Balioen Agirian aipatzen diren balioetakoren bat garatzen duten ipuinei.

Ipuin-lehiaketa honetan parte hartzeko, Bilbon erroldatuta egon behar da, eta bertoko ikastetxeetako lehen eta bigarren hezkuntzako ikaslea izan. 2019ko urtarrilaren 31ko 14:00etara arte aurkeztu ahal izango dira lanak.

Epaimahaia literaturaren munduarekin lotutako zortzi kidek osatuko dute. Hauek izango dira: Txani Rodriguez, Igone Etxebarria, Goizalde Landabaso, Irune Berro, Irati Malatsetxebarria, Luis Gutierrez, Pedro Alberdi, Lutxo Egia eta Juanra Madariaga.

Lehiaketaren oinarriak www.bilbaoeuskaraz.eus udal atarian izango dira eskuragarri.

Exit mobile version