Nontzeberri

Lea-Artibaiko eta Durangaldeko finalak asteburuan

Ohiko kanporaketak egin ostean, asteburuan jokatuko dira Lea-Artibai eta Durangaldeko eskualdeetako finalak. Hala, zapatuan, 17:30ean, Ziortza-Bolibarren jokatuko da Lea-Artibaiko finala, eta Berrizen egingo dute Durangaldekoa igandean, 17:30ean.

Ziortza-Bolibarko frontoiko finalean kantatuko duten bertsolariak Eneko Arrate Sololuze, Gorka Ostolaza Ikaran Potxis, Joseba Artza Zubillara, Lander Ibarluzea Bikandi Aitxulua, Nerea Ibarzabal Salegi eta Xabat Galletebeitia Abaroa izango dira.

Durangaldeko finalean, honakoak: Aitor Bizkarra Ruiz, Ander Gerrikaetxebarria San Anton, Ander Salaberria Alberdi, BeƱat Romero Maguregi, Garikoitz Sarriugarte Onaindia eta Gorka Lazkano Arrizubieta.

Bizkaiko Eskualdeetako Txapelketei buruzko informazio gehiago hemen.

Exit mobile version