Nontzeberri

“Le Projet Amateur” proiektua, Gasteizko Montehermoso zentroan

Iragan urriaren 14an inauguratu zen Le Projet Amateur erakusketa Gasteizko Montehermoso zentroan, eta ikusgai dago hil honen 27ra arte. Proiektua antigoaleko gauzen denda batean aurkitutako argazki-album batean ardazten da; hortaz, argazkiak dira protagonista.

Jon Gorospe da egitasmoaren egilea. “Bertan, 60ko hamarkadako familia frantses baten aisialdi uneak eta Frantziako hegoaldetik eta Mediterraneoko kostaldetik egindako bidaien erregistroa aurkitu genuen”.

Hala, 1960ko hamarkadetan boladan zegoen argazkiak egiteko grina, Kodak-en sortzaile George Eastman-en Zuk botoia sakatu eta guk  gainerakoa egingo dugu leloan irudikatua, egungo mugikorrekin egiten diren irudiekin eta sare sozialetan jasotako bizitzen erregistroekin lotu nahi izan dituzte.

Egitasmoan hainbat artistek parte hartu dute: Ana Padró, Isabel Perez, Alvaro Guerra, Maialen Bermudez, Sergio Gonzalez,  Alejandro Sanchez, Iñigo Fernandez de Pinedo, Pilar Barco, Ruben Angel Arias, Itziar Samaniego, Josune Martin, Alba García, David Valbuena, Uxue Juarez, Maria Hernandez eta Rocio Lopez.

“Album bat, familia bat eta berehala, ezinbestez, hainbat galdera: zer gertatuko da familia baten argazkiak beste pertsona batzuek hautatu, erreziklatu, editatu eta aurkeztu egiten dituztenean? zein irudi, erlazio, narrazio sor daitezke?”.

Informazio gehiago: montehermoso.net.

Exit mobile version