Jacques Richard zinegileak zuzendu eta idatzitako Le Fantôme d’Henri Langlois (2004) dokumentala aurkeztuko dute bihar Bilbaoarte zentroan, 17:30ean. Filmak Henri Langlois (1914-1977) Frantziako Zinematekaren eta Musée du Cinéma-ren sortzailearen bizitza jasotzen du.
Filmak Henri Langloisen bizitza jasotzen du kronologikoki. Bilbaoarteren arabera, “erretratu oso dokumentatua da, testigantza askorekin ondua”. Filmean, besteak beste, hauexen adierazpenak jasotzen dira: Henri Alekan, Catherine Allégret, Jo Amorin eta Jean-Michel Arnold.
Zinearen historian funtsezko pertsonaia da Langlois, “bildumazale polemikoa eta jainko baten antzekoa, zinemazaleen artean”. Frantziako Zinematekaren zuzendaria izan zen tarte luzez, eta zine guztia berreskuratzeko eta gordetzeko nahi grinatsu eta obsesiboa erakutsi zuen.
Informazio gehiago: bilbaoarte.org.
