Euskaltzaindiak antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza berria sortu zuen 2020an, Bilboko Udalaren babesarekin. Sari horren helburu nagusia euskarazko antzerkia sustatzea da, batez ere, lan laburren sorkuntzari bultzada emateko xedez.
Aurten ere deialdia egin da eta laguntza hori Xaneukier taldeak eskuratuko du. Komunikatzen lana da proposamen saritua, Oier Garamendiren proiektua. 2500 euroko zenbatekoa hartzeaz gain antzezlana 2027ko otsailean antolatuko den IX. Lautan Hiru antzerki-jaialdian estreinatuko da.
Epaimahaiko kideen arabera (Tartean konpainia, BIRA Kultura, 7Katu eta Euskaltzaindia), “testu bizia ondu du gidoigileak, hausnarketarako bideak irekitzen dituena, elkarrizketa zirikatzaileekin zipriztindua. Gainera, gaurkotasun handiko gaia jorratzen du: komunikazio-inkomunikazioarena, modu bitxian jorratu ere”.
Egileak adierazi duen legez, “Komunikatzen antzezlan esperimental eta parte-hartzailea da, zeinetan komunikazioaren eta giza harremanen inguruan hausnartuko dugun, umorearen bidez”.
