Nontzeberri

Lautan Hiru jaialdiaren laguntza Gilkitxaro konpainiak jasoko du

Ane Zabalak, Aitor García de Vicuñak eta Galder Perezek osatzen duen Gilkitxaro antzerki taldeak, Lautan Hiru jaialdiaren laguntza eskuratuko du Alferrak, tunanteak, maleanteak lanagatik. Bilboko konpainiak 2.500 euro hartuko ditu, eta 2025eko otsailean antolatuko den VII. Lautan Hiru jaialdian estreinatuko du bere antzezlana

Euskaltzaindiak antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza berria sortu zuen 2020an, Bilboko Udalaren babesarekin. Sari horren helburu nagusia euskarazko antzerkia sustatzea da, batez ere, lan laburren sorkuntzari bultzada emateko xedez.

Alferrak, tunanteak, maleanteak lanean Pili, Mili eta Willi exiliatutako hiru inurri dira eta nagi izateko eskubide unibertsala aldarrikatzen dute. “Gozamenaren aldarrikapena eta anormaltasunaren apologia egin nahi du antzezlan labur honek”, esan dute Gilkitxaroko kideek. “Bizi dugun gizarteak produkzioa bultzatzen du, gizakiari ia arnasa hartzeko tarterik utzi gabe, hausnarketan erortzeko tentaziorik gabe. Bada, klik azkar bat egin eta guzti horri erantzun behar diogu”, gaineratu dute.

Exit mobile version