Nontzeberri

“Lautan Hiru” antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza

Euskaltzaindiak antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza sortu zuen 2020an, Bilboko Udalaren babesarekin. Ekimenak euskarazko antzerkia hauspotu nahi du, batez ere, pieza laburren sorkuntzari lagunduz. Gidoiak bidaltzeko epea urriaren 15ean amaituko da.

Parte hartu nahi izanez gero hemen dituzue oinarri-arauak: Antzezlanek gehienez ere 30 minutu eta gutxienez 15 minutuko iraupena izango dute. Testuek euskaraz idatzita egon behar dute. Antzezlanak jatorrizkoak eta estreinatu gabekoak izan behar dira; hau da, ez da beste hizkuntza baten itzulpenik edo antzezlan luzeago baten moldaketarik onartuko. Era berean, ez dira onartuko antzerako beste laguntzaren bat jaso duten piezak. Lanak areto txikietan antzezteko modukoak izango dira; hau da, formatu txikikoak; pertsonal eta beharrizan tekniko gutxi eskatzen dutenak.

Bidali beharreko datuak honakoak dituzue: Taldearen izena. Jatorrizko testua (testu-fitxategi batean edo pdf formatuan). Antzezlanaren zuzendariaren eta gidoilariaren izenak. Antzezleen izenak. Laburpena. Gutxi gorabeherako iraupena. Eta antzezteko tokiaren ezaugarriak eta beharrizan teknikoak. Informazioa posta elektronikoz bidaliko da Euskaltzaindiaren helbide honetara: info@euskaltzaindia.eus hauxe adierazita: Lautan Hiru antzerki-ekoizpenari 2022ko laguntza.

700 euroko laguntza emango zaio gidoiari, eta beste 700 euro antzezlana 2022ko Lautan Hiru jaialdian estreinatzen bada.

Exit mobile version