Nontzeberri

Lau rock taldek Mogambo kiskaliko dute

Cordura laukotea Bilbotik dator eta rock, punk eta post-punk estiloak uztartzen ditu. Oraintsu El incendio mas largo del mundo euren hirugarren lana grabatu dute Montreal estudioan Hans Kruger teknikariaren laguntzarekin.

Bartzelonako Fuckin' Bollocks garage-rock estiloa jorratzen du eta iaz Indiependent BCN Week lehiaketan finalista izan ondoren, laukoteak bere lehendabiziko lana argitaratu du: All Good Things (Onarama Records). Zuzeneko izerditsuak eskaintzen omen dute katalanek.

Peachy Joke tolosarrak, berriz, bost gaztek osatzen dute eta 60ko eta 70eko rock doinu klasikoetatik edaten dute, hala nola, The Who, Led Zeppelin edo David Bowie, hala ere, White Stripes edo Wolfmother bezalako banda garaikideen ondoan koka daitezke. Operazio-basea Bartzelonan duen bandak laster Kidergarten's Flight bere bigarren lana plazaratuko du. Hiru talde hauei Alemaniako Hans rock boskotea gehituko zaie.

Red Ribon Music-ek bidalita

Exit mobile version