Azaroaren 25era bitartean, BilbaoArteko Art House Zinema aretoan, Hispano-Alemana/Deutsch-Spanische elkartearekin elkarlanean antolatutako Lau hitzordu zinema alemaniarrarekin zikloaren bigarren edizioa egingo da. Guztira lau film eskainiko dira alemanez, gaztelaniazko azpitituluekin.
Atzo abiatu zen zikloa Caroline Link zuzendariaren Der Junge muss an die frische Luft (Ume horrek aire freskoa behar du) filmarekin.
Bihar beste hitzordu bat programatu dute: Sven O. Hill zuzendariaren Coup filma. Benetako gertaeretan oinarritua dago filma. 1988ko udan banku bateko langile bat kolpe burutsu bat prestatzen du segurtasun sistemaren akats bat aprobetxatuz. Lapurreta arrakastatsua da eta Australiara ihes egin du harrapakinarekin; ondoren, bikotekideari jakinarazten dio telefonoz.
Beste bi filmak honakoak dituzue: Alireza Golafshan zuzendariaren Die Goldfische (Arrain doratuak), eta Nora Fingscheidt zuzendariaren Systemsprenger (Sistema apurtzailea).