XXI Donostiako Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroa irailaren 22an, 23an eta 24ean egingo da, Donostiako Zinemaldiaren 72. edizioaren barruan. “Foro hau topagune egokia da dokumentalaren proiektua finantzatzaile izan daitezkeenei eta ikus-entzunezkoen eta zinematografiaren sektoreko adituei ezagutzera emateko. Dokumentalen alorrean diharduten sektoreko profesionalentzako topagune bat”.
Parte-hartzaile asko egon da aurten eta horrek indartuko du zinema-dokumentalerako topaketa garrantzitsuenetako bat dela erakutsi ahal izateko. Izan ere, hainbat herrialdetatik (Espainia, Peru, Argentina, AEB, Erresuma Batua, Alemania eta abar) aukeratutako proiektuak beren kalitate artistikoarengatik, ikuspegi sozialarengatik eta nazioarteko proiekzioarengatik nabarmentzen dira.
Aurten, betiko sariez gain, Dokumental Euroerregionala 2025 saria emango da 6.000eurorekin, sorkuntza bultzatzeko Akitania Berrian, Euskadin eta Nafarroan.
Donostiako 21. Lau Haizetara Foroan aurkeztuko diren hamasei dokumentalak aukeratu dituzte jada, eta zeintzuk diren ikusi nahi badituzue, egin klik hemen.