Saioa Etxebarria, Adirane Azkuenaga, Naroa Gutiérrez Gil eta Latrini artista euskaldunek standa partekatuko dute Madrilgo 14. Arte Feria Independentean. Stand hori ostegunean, maiatzak 29, inauguratuko dute, 20:00etan.
Saioa Etxebarriaren esanetan, pinturak eta argazkiak, erretratuak eta paisaiak erakutsiko dituzte, hainbat ikuspegiren bitartez: “gure partaidetza txikia izango da, baina intentsitatea handikoa, obra asko egongo baitira, ostegunetik igandera”.
Lau artisten harira, Etxabarria eta Azkuenaga argazkigintzan aritzen dira; Naroa Gutierrezek, berriz, pop kutsuko koadroak egiten ditu; eta, azkenik, Latrini pintorea da, eta bere lanetan ere pop estiloko begi handidun emakume koloretsuak agertzen dira.
Bestalde, Madrilgo Arte Feria Independentea mundu osoko artista independenteei zuzendutako topalekua da: artistek publikoarekin harremanetan jartzeko aukera izaten dute, eta merkataritza-kontaktuak egiteko aukera ere izaten da.