Nontzeberri

Larunbatean, Zizurkilgo Blues Gaua

Zizurkilgo Blues Gaua ekimena larunbatean, hilak 28, egingo da. Aurten bere 23. edizioa ospatuko dute eta betiko legez, sarrera doakoa izango da.

“Aurrekoetan izandako arrakastaren bidetik otsailean musika beltzaren moldeen hotsak  entzuteko parada izango da toki desberdinetako musikariekin. Era akustikoan eta elektrikoan. Bakoitzak bere onena eskainiz.  Bertako ostalari eta zaletu batzuen lankidetzarekin, jakina. Beti bezala sarrera doan”.

Granadatik eta Madrildik etorritako bi talderen kontzertuak entzun ahal izango dira, lehena Atxulondo tabernan 19:00etatik aurrera, eta bigarrena 23:00etatik aurrera Egarri tabernan.

Atxulondo tabernan, El  Oso y Sus Sabandijas (Toni Trave, Tony Molina gitarran, Dani Levy baxu elektrikoan eta Giggs Nother baterian) taldea arituko da 19:00etatik aurrera, eta Be Careful izeneko diskoa ekarriko dute besapean.

Horien ostean, The 44 Dealers madrildarrak arituko dira Egarri tabernan. The 44 Dealers taldea artista hauek osatzen dute: Juanma Montero (ahotsa eta gitarra), Fernando Jimenez (harmonika), Roman Mateo (gitarra), Diego de la Torre (baxua), Pascu Monge (bateria). Blues munduaren barruan eskarmentu handiko taldea da.

Xehetasun guztiak: Zizurkilgo Blues Gaua

Exit mobile version