BERTSOTAN

Larunbatean Kuadrillarteko finala jokatuko da Gasteizen

Urtarrilaren  hasi zen aurtengo Arabako Bertso Kuadrillartekoa eta hainbat saio gozagarriren ostean larunbatean jokatuko den finalarekin amaiera emango zaio.

Hortaz, apirilaren 5ean, goizean hasiko da finalaren aurrekoa, lau talderen artekoa egingo da, eta bazkalostean bi talderen arteko finala. Diogun moduan egun osoko festa antolatu dute Gasteizen. Goizeko 11:30ean abiatuko da plazaz plaza lau taldeen arteko finalaurrekoa, eta hortik bi talde onenak erabakiko dira.
Geroago, 14:00etan, Conde de Álava jatetxean bazkaria egingo da, eta horren ostean finalera sailkatutako bi talderen arteko jokatuko da.

Finalerako txartela eskuratu dutenak honako hauek izan dira: Lautadako 4 gara, Gasteizko Pinto pintto, Aiaraldeko Altubepekoak eta Gorbeialdeko Arlobiko bardoak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button