Nontzeberri

Larunbatean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala

Abenduaren 14an, Donostia Arenan, eta 17:00etatik aurrera, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala jokatuko da.

Oholtza gainean, finaleko zortzikotea arituko da: Alaia Martin Etxebeste, Andoni Rekondo Izagirre, Ane Labaka Mayoz, Aner Peritz Manterola Euzkitze, Beñat Gaztelumendi Arandia, Eneritz Artetxe Eizagirre, Nerea Elustondo Plazaola eta Oihana Iguaran Barandiaran.

Duela lau hilabete abiatu zen larunbatean amaiera izango duen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Urte osoko jardunaren ondotik heldu da finala, eta gogotsu arituko dira bertako protagonistak.

Inguruan beste aditu batzuk ere izango dira: Ane Ezenarro Beristain eta Iker Iriarte Iribar finala aurkezten eta gaiak ematen arituko dira, eta epaitze lanetan Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Iñigo Legorburu Arregi, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde eta Oihana Aranguren Etxaniz.

Arantzazu Loidi Garitano izango da Gipuzkoako txapeldunari txapela jantziko diona. Almen bertso-eskolaren izenean, bertako ikasle, bere belaunaldiko lehen emakume bertsolari eta bertsoaren zirrikitu ugaritan ibilitakoa da Loidi. Berarekin batera, irakasle izan zuen Patxi Goikolea Zabala izango da 25 urtez azpiko bertsolari onenari saria emango diona.

Exit mobile version