Nontzeberri

Larry Bird taldeak sei kantuko maketa jarri du sarean

Bizkaiko Nun, Scum to The Leader, Señores, Mobydick edota The Great Barrier taldeetako musikariek osatzen dute  Larry Bird taldea. Oraintsu, euskaraz abestutako intentsitate emozional handiko dozena erdi kantu post-hardcore kantu sareratu du.

90eko hamarkadako talde post-hardcore melodikoen tankerak erakusten dituzte sarean entzungarri dauden bilbotarren sei kantuek, Sunny Day Real Estate talde estatubatuarraren eta Bartzelonako BCore diskoetxeko taldeen zantzuak sumatzen dira, esate baterako, Standstill.

Honatx, talde berri honen harira Gorka Bereziartua kazetariak Boligrafo Gorria blogean idatzitakoa: “Emoak ez du sekulako predikamendurik izan inguruotan, musikan bederen (euskaraz egin den literatura existentzialista erraz kabitzen baita emo avant la lettre etiketapean), baina azken asteotan pare bat argitalpenen berri izan dugu, tribu horretako jende tristaberak ere alaitzeko modukoak.

Larry Birdek Soundclouden jarri du taldearen lehenbiziko demoa. Sei kanta, aurreneko entzunaldian Mineral gogorazi didatenak. Hardcore potentzia, azukre puntua duten melodiak eta konplexutasuna. Buelta asko emango dizkiodala uste dut. Zuek ere, plazer baduzue…”.

Exit mobile version