José Javier Lacalle Laka pintore zornotzarrak Bidaiaria izeneko erakusketa paratu du bere herriko Zelaieta zentroan. Pontedera (Italia) eta Ponte Do Sor (Portugal) hirietan izan ondoren, iritsi da erakusketa Zornotzara.
Laka 1952an jaio zen, eta arte-ibilbide emankorra egin zuen 70eko urteetan. Izan ere, sasoi horretan hainbat sari jaso zituen, eta erakusketa asko ere egin zituen.
Bere lanak oso koloretsuak dira, kromatismo biziekin josiak, eta kutsu ludikoa ere erakusten dute. Irudi primitiboak eta eskematikoak erabiltzen ditu, eta sarritan, ukitu surrealistak ere izaten dituzte.
