Laburbira, Film Laburren Zirkuituaren hamabigarren edizioa da aurtengoa. Ohikoa den bezala, emanaldi andana barreiatuko dira Euskal Herri osoan zehar; guztira 29 emanaldi izango dira.
Hil honetan, martxoaren 4tik 28ra, 29 herritan izango da film bira hau: Areatza, Arespalditza, Aretxabaleta, Arrasate, Asparrena, Atarrabia, Azkoitia, Azpeitia, Basauri, Berriozar, Biasteri, Durango, Ea, Erandio, Ermua, Etxebarri, Gasteiz, Hernani, Hondarribia, Igorre, Lazkao, Mutriku, Ordizia, Paris, Soraluze, Urkabustaiz, Usurbil, Valencia eta Zumaia.
Aitona mantangorria, Zarautzen erosi nuen, Zaunk!, Arconada, Zela Trovke, Ein Land 2014, Hubert le Blonen azken hegaldia, eta Don Miguel 2014 dira pantailaratuko diren filmen tituluak.
Jakin nahi baldin baduzue zein herritan dabilen Laburbira, begiratu hemen.
