Nontzeberri

Laburbirak makina bat herri bisitatuko ditu asteburu honetan

Laburbira ekimenaren XXIII edizioa martxoaren azken eguneraino luzatuko da eta asteburu honetan makina bat saio eskainiko ditu. Abadiñon, Astigarragan, eta Orozkon izango da barikuan; Leitzan, larunbatean; eta Usurbil, Antzuolan eta Deban, igandean.

Ekimena herriz herri dabil zazpi film laburrez osatutako sorta batekin. Aurtengo edizioan pantailaratuko diren lanak honako hauek dituzue: Olentzerori eskatu nion (Amaia San Sebastian Larzabal), Erreka zoko hortan (Ekaitz Bertiz), Fishy (June Asua Olabarria), A-maniki (Elixabet Nuñez), Geratzen den hori (Aitor Gametxo Zabala), Orain zer? (Aihnoa Urgoitia) eta Hortzikara  (Ane Cuesta)

Laburbirak bi helburu nagusi ditu: “euskal zinemagintza hauspotzea batetik, zinemagileei beraien filmak erakusteko aukera emanaz, eta herritarrei euskaraz sortutako film laburrak ezagutaraztea, bestetik”. Eta bi helburuak sobera bete direnez, euskal zinemagintzaren erakusleiho handi bat bilakatu da ekimena.

2025ean ekoitzitako euskal film nabarmenenak eskainiko ditu aurtengo edizioko bildumak. Orotara, 80 minutuko film labur sorta ikusgarria, hainbat festibaletan saritutako lanekin osatua.

Exit mobile version