Nontzeberri

“Laburbira” euskarazko film laburren zirkuitua berriz martxan

Euskal Herriko 33 herri bisitatu behar zuen martxoan abiatzekotan zegoen Laburbira ekimenak, baina birus dontsuak dena zapuztu zuen. Zirkuitu ibiltariak Bizkaiko, Gipuzkoako, Araba, Nafarroako hainbat herrietatik ibili ohi da, eta aurten ere, Paris, Londres, Valentzia eta Valladolid hirietatik ere pasatzeko zen. Dena bere onera etorri da hein batean, eta horrexegatik, kalitate handiko euskarazko lanek hainbat pantailatan ikusi ahalko dira. Adibidez, gaur berton, irailka 22, Elgoibarreko Herriko Antzokian izango da ekimena, 21:30etik aurrera.

Iaz bezala emakume zuzendariek presentzia nabaria izango dute edizio honetan, eta jaso diren 27 lan horien artean harturiko 9 filmetatik 6 emakumeek zuzendutakoak dira.

Honako film hauek osatzen dute XVII. Laburbira: Gau Beltza (Euskaltzaleen Topagunea), Urak dakarrena (Marilin taldea), Anti (Josu Martinez), Tigre bat (Amaia San Sebastian), Pil Pil (Kristina Zorita), Mamarro (Ibon Iza Totorika), Kateak (Yolanda Mazkiaran), Jauzi bat eta Prixt (Maitane Eyheramonho) eta Harria Herria (Dimegaz Kultur Elkartea).
Aipatuetako batzuk 2019ko jaialdi askotan aurkeztu izan ziren, Anti Zinemaldian, Pil Pil Euskal Zine Bileran, eta Harria Herria Mendifilm Festival jaialdian.

Filmak proiektatzearekin batera, zenbait herritan zuzendariek egindako lanaren gaineko xehetasunak ematen dituzte publikoaren aurrean.

Informazio zehatza, Topaguneak dauka.

Exit mobile version