Nontzeberri

Laburbira 32 herritan izango da datozen asteetan

Topaguneak antolatzen duen XIV. Laburbira 8 film labur berezirekin dator aurten. Ekimenaren hamalaugarren edizioa prest dago euskal zinemagintza herriz herri erakusteko. Euskarazko film laburren zirkuituak 32 herri bisitatuko ditu aurtengo edizioan. Gaur berton, martxoaren 3an Azpeitian hasi, eta apirilaren 7an, Igorren amaituko da.

Aurten 8 filmek osotuko dute euskarazko film laburren zirkuitua eta, guztira, emanaldiak 77 minutu iraungo du. Filmak honakoak dira: Azken Saskia (Oier Fuentes); Beti bezperako koplak (Ageda kopla taldea); Ihesa (Alejandro Díaz Castaño); Elemakarrak (Ibon Iza); Jalgi (Eki Pagoaga); 280º (UDA films); EUSPOT lehiaketako spot onenak; eta Hileta (Kepa Sojo)

Laburbiraren helburu nagusia euskarazko film laburren eta haien egileen ezagutaraztea da, eta haiekin ikusleei gozaraztea. Euskaltzaleen Topaguneak, euskarazko ikus-entzunezkoen sortzaileei bultzada emateko, beste hiru egitasmo ere antolatzen ditu: Kameratoia film laburren rallya, Benito Ansola Saria eta Irudienea ikus-entzunezkoen gunea, Durangoko Azokan.
Laburbiraren egutegi zehatza eta filmen gaineko informazio guztia, honako webgunean dago eskuragarri: www.kameratoia.eus

Exit mobile version