Nontzeberri

“La Tourette” fanzinearen postalak

Bilboko La Tourette fanzineak Nº6#POSTALES/POSTALAK/POSTCARDS izeneko erakusketa inauguratuko du, gaur, uztailak 4, Bilbaoarte zentroan, 19:00etan; erakusketa zabalik izango da astebetez. Horrekin batera, fanzinearen seigarren zenbakia aurkeztuko dute.

Erakusketan 30 bat postal jarriko dituzte; lauki formatuko postal horiek makina bat artistek egin dituzte, eta postaz bidali behar izan ziren.

Horretaz gainera, fanzinearen zenbaki berria aurkeztuko dute, eta sei ale horien azalek osatzen duten irudia erakutsiko dute. 21:00etatik aurrera, gainera, Bilbo Zaharreko kultur etxean egongo dira, festa giroan.

Exit mobile version