Nontzeberri

“La sonrisa etrusca” Arriaga Antzokian

Jose Luis Sampedro ekonomialari eta idazleak, gure gizartearen gainbehera morala eta neoliberalismoaren gehiegikeriak kritikatu dituen humanistak, La sonrisa etrusca arrakastatsua argitaratu zuen 1985ean.
Orain Juan Pablo Herasek antzerkirako eginiko moldaketaren bidez iritsiko da lan hau Bilboko Arriaga Antzokira. Muntai hau antzerkiaren munduko gizon garrantzitsuenetako batek zuzendu du, Jose Carlos Plazak, eta bere esanetan obra hau “…goxotasuneranzko bidea da, testu, alai, barre eragile eta irribarretsua delako”.

Eta obra eszenaratzeko, aktore bikainak aukeratu dira, maila handikoak, Hector Alterio, Julieta Serrano, Nacho Castro, Olga Rodriguez, Israel Frias, Carlos Martinez Abarca, Cristina Arranz eta Sonia Gomez Silva.

Guztira, Arriaga Antzokiak antzerki-muntaketa honen bost emanaldi eskainiko ditu. Lehenengo saioa, gaurkoa, pertsona itsuentzat egokituta egongo da; hala, pertsona horiek braillez idatzitako programak izango dituzte, eta baita audio-deskribapeneko sistema bat ere, emanaldiaz xehetasun guztiekin gozatu ahal izateko.

Lan hau urriaren 11tik 15era ikusi ahalko da, 20:00etan Bilboko Arriaga Antzokian.

Exit mobile version