Nontzeberri

La Intrusa Arriagako Gelatxoa eszenatokian

Gaur, azaroak 27, 20:00etan, La Intrusa dantza-konpainiak The best of you aurkeztuko du Arriaga Antzokiko Gelatxoa eszenatokian.

Damian Muñoz, Virgina Garcia eta Clara Peya dantzariek Best of you ikuskizuna aurkeztuko dute. Musika eta dantza pieza bat da lan hau, non hiru interpreteek tentsio batetik bidaiatzen duten, lasaitasuna asmo onez bilatzen duten bitartean.

Damián Muñoz eta Virginia Garciak 1996. urtean sortu zuten La Intrusa konpainia, eta, eszenako eta bideoko obra propioak, enkargu koreografikoak, antzerki-lankidetzak eta publizitate-lanak eta telebistarako lanak egin dituzte. Euren Ibilbidean sari garrantzitsuak jaso dituzte.

Gelatxoak, Arriaga Antzokiaren ekimen berri bat da, giro berezi bat sortzen duena. Eszenatokiak 150 pertsonentzako lekua du. Pertsona horiek oholtzaren alboko ateetatik sartuko dira, hots, normalean interpreteentzat eta antzokiaren pertsonal teknikoarentzat erreserbatutako ateetatik. Ikuskizun bakoitza desberdina de bere generoan, bere sorreran eta espazioan duen banaketan. Programa honi esker, antzerki Gelatxoak eta Arriagaren Arratsalde Zoroak izango dira denboraldi honetan.

Exit mobile version