Nontzeberri

"Kynodontas" filma FASen eta Jose Luis Rebordinosen hitzaldia Kresala zineklubean

Kynodontas (Canino) filmak honako hau kontatzen du: aita, ama eta hiru seme-alabak etxe handi batean bizi dira, hiritik kanpo. Harresi handi batek inguratzen du etxea. Seme-alabak ez dira inoiz bertatik irten eta gurasoek, harresi kanpoko eragina saihestu nahirik, metodo berezi batzuekin hezten eta entretenitzen dituzte. Etxera kanpotik sartzen den bakarra, bestalde, Christine zaintzailea da. Baina badago helburu zehatz bat hori egiteko…

Bestalde, Donostiako Kresala zineklubak Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiaren zuzendariarekin ekitaldia atondu du gaur 19:30ean Kutxako Arrasate gelan. Zuzendariak hitzaldia eskainiko du eta ondoren galderak egiteko aukera izango da.

FASek eta Kresalak bidalita

Exit mobile version