Sara Uribe-Etxeberria Atxurrak, DK Poesia Sariaren 8. ekitaldiko lan irabazleak, Kuntzak eta kerak (Balea Zuria) poema-liburua kaleratu du
Kuntzak eta kerak poema-liburuaren nondik norakoak Balea Zuria argitaletxeak luzatu dizkigu: “Mundu eta atmosfera propioa dauka, eta poesiaren eta zientziaren arteko bidegurutze moduko bat bilatzen du. Lirikotasun landuz egiten du bidea, irudi eta gogoeta iradokigarriz betea. Hizkuntza aldetik, ez ohiko heldutasuna eta batasuna dauka tonuari eta egiturari dagokionez. Erreferentzia askotarikoak baliatzen ditu, hurbilak zein urrutikoak, arruntagoak zein jasoagoak. Askotariko gaiak agertzen dira liburuan zehar: poesiari buruzko gogoetak, belaunaldi kontuak, mina, kezka sozialak, giza izaerari buruzko gogoetak… Eta berean, originaltasuna eta arriskua bilatzen du poemak josteko orduan”.
Egilea, Sara Uribe-Etxeberria Atxurra (Zumaia, 2005) Zuzenbide ikasketak burutzen ari da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Bestalde, 2022 urtean R.M. Azkue Literatura Sarietan, poesia arloan, lehen saria irabazi zuen. 2022 eta 2023 urteetan Urruzuno Literatur Lehiaketan poesia arloan saritua izan zen.
Hauxe izango da argitaratzen duen lehen literatura lana.