BESTELAKOAK

Kulturgintzari hauspoa emateko prest

Hartzea ematea DA! izango da 59. Durangoko Azokaren leloa, azokara etortzea, ikustea, hartzea… kulturgintzari hauspoa ematea ere badelako. Abenduaren 5etik 8ra egingo da Durangoko Azoka.

Hartzea ematea DA! da 59. Durangoko Azokaren lema, eta antolatzaileek adierazi duten moduan: “Kultura jasotzea, gizarteari bueltan emateko bide bat da, eta euskaraz jasotzen den kulturak, euskaraz eta euskara indartsuago batean bizitzen lagunduko digu. Gainera, euskal kulturak bizi duen egoerari erreparatuta, kulturazale edo hartzaileen ekarpenari balioa eman dio”. Hortaz, Durangoko Azokan egotea euskal kulturaren alde egitea da.

Aurtengo azokaren kartela berritzailea da hainbat ikuspuntutatik. Hasteko, egile bik egin dute, Udatxo eta Balu, eta ikusten denez, geruza ugariko artelan bat sortu dute eta  kartelean integratu dute. “Eskulana da guretzat garrantzitsuena, eskuak baitira gure eguneroko tresna”, aipatu du Udatxok. Bera muralista eta margolaria da; Balu multidisziplinarra da, eta deskontestualizazioaren eta transmutazioaren teknikak jorratzen ditu, adibidez.

Durangoko Azokaren antolaketa aurrera doa. Sortzaileek egitaraurako proposamenak bidaltzeko aukera izan dute, eta orain egitarau orokorra osatzen ari da. betiko kontuak izango dira azokan, eta erakusketaz aparte, nobedadeen aurkezpenak, solasaldiak eta tailerrak egongo dira lau egunez.
Abenduaren 5ean, 10:30ean, zabalduko da azoka. Baina data hori heldu baino lehen, azaroaren 26an eta 27an DA! PRO topaketa antolatuko da, sortzaileen eta programatzaileen artean lankidetzak sustatzeko helburuz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button