Nazioarteko Folklore Jaialdia Getxoko Muxikebarrira helduko da uztailaren 18tik 20ra bitartean. Betiko legez, munduko dantzak eta musikak eta herri-folklorearen koloreak herria blaituko dute.
Hiru talde arituko dira egunotan, eta Itxartu Dantza Taldeak zabalduko du Nazioarteko 41. Folklore Jaialdia aurten. “Elkartea sortu zenetik, euskal dantzak eta kultura etengabe berritzeko aukera eman du, dantzari berrien prestakuntzan egiten duen lanari esker”.
Hurrengo egunean Guam uhartetik datorren Inetnon Gefpa’go izeneko taldearen ikusgarria programatu da. “Arte eszenikoen bidez herentzia txamorro indigenen kulturaren ezagutza sustatzea du xede Inetnon Gepfa’go konpainiak. Hori lortzeko, gazteak artista tradizionalen maisuekin elkarrekintzan aritzen dira, aurkezpen komunitarioak eta kultura-trukea egiten dute. Uharte osoan aurkezpenak egiten dituzte nazioarteko jaialdi eta ekimenetan.”
Hilaren 20an azken saioa antolatu da Biemb’art (Kongoko Errepublika) taldearekin. Biemb’art-ek danborrak, kantuak, musika, antzerkia, joko eszenikoak, maskarak eta abar erabiltzen ditu Afrikako bizitzaren eta historia kontatzeko.
Beste behin, Nazioarteko Folklore Jaialdiak kulturen aniztasuna ezagutzeko bidaia egiteko gonbita luzatuko du.
