Nontzeberri

“Kulturarteko Galerna”, sormen oparoa erakusteko ekimena

Kulturarteko Galerna erakusketa Bilboko barruti guztietan izango da, San Frantzisko, Zabala eta Bilbo Zaharra auzoetan pil-pilean dagoen kultura, sormena eta artearen aniztasuna erakusteko.

Bihar, otsailak 18, abiatuko da ekimena Abandoko udaltegian 18:00etan. Otsailaren 28an beste barruti batera egingo du salto.
Olga Ruiz argazkilari bilbotarraren objektiboaren bitartez, Sergio Verde argazkilariaren eta Kamangako sortzaile digitalen taldearekin batera, erakusketak ehun bat irudi eta bideo jasotzen ditu, joan den urteko maiatzean egin zen Kulturarteko Galerna jardunaldian bilduak.

Erakusketan ijito-herriaren eta bost kontinenteetatik etorritako pertsonen presentzia garrantzitsua nabarmentzen da, eta “aberastasun eta panorama berezia osatzen da, kultura horien aniztasunari esker”.

Kulturarteko Galerna Bilboko Udalak antolatu zuen KOOP SF 34 gizarte-entitatearekin lankidetzan. Helburua da Bilbo Zaharrean, San Frantziskon eta Zabalan bizi diren pertsonen bizi-kalitatea hobetzea.

Exit mobile version