Nontzeberri

Kultura-proiektuak laguntzeko deialdia

Bizkaiko Foru Aldundiak diru-laguntzen lerro bat onartu du 2019an Bizkaian egiten diren kultura-proiektuak finantzatzeko. Guztira, 1.418.000 euro bideratuko dira jarduera hauetarako: Bizkaiko Lurralde Historikoko kultur arloan garrantzi berezia duten kultura-proiektuetarako, interes kulturaleko proiektuetarako (arte eszenikoen agerpenak, musika, folklorea, kulturaren ikerketa eta garapena, ikusizko eta ikus-entzunezko arteak, pentsamendua eta eztabaida eta argitalpenak), eta Bizkaiko Jaialdiak programako jaialdietarako.

Diru-laguntzen lerro hau Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko kultura-eragile publiko eta pribatuei laguntza emateko estrategiak sustatzeko hartutako neurrietako bat da, Bizkaian kultura-proiektuak gara ditzaten. Ildo horretan, balioa emango zaie alderdi hauei, besteak beste: proiektuaren garrantziari, programetan talentu gazteak sartzeari edo euskara erabiltzeari.

Eskabideak aurkezteko epea 2019ko urtarrilaren 14an hasiko da, eta otsailaren 15ean amaituko da. Argibide gehiago, hemen.

Exit mobile version