Nontzeberri

Kukutza eta kultura galtzaile

Azkenean kultura nahi eta maite ez dutenek, beldurra, eraso eta bortizkeriaren bidez Kukutza Gaztetxe bizia zanpatu eta sarraskitu dute. Polizia da “bizimodu normala” bermatzen duen kolektiboa, eta beste askotan bezala, normaltasunetik kanpo dauden ekintzekin ezartzen dituzte euren “bizimodu normala” eta printzipio nagusiak eta ordena.

Gaurtik aurrera askoz ere zaurgarriagoak gara.

Gazte errebelde, herriarekin konprometituak, autogestioaren bultzatzaile eta kulturaren zabaltzaileak, gazte aktiboak eta “bizimodu normalen” parasitoak ez direnak, horiek, … horiek ez dira interesatzen. Politikoki zuena, eta masa-gizarte global eta masifikatuaren kultura handi hori da onena, diruz ondo hornitua dagoena, gizarteko giza-esparru aberatsari gorazarre egiteko balio duena. Baina, tailerrak, ikastaroak, rokodromoak, mendi irteerak, kontzertuak eta gazte jatorrak bildu ditzakeen ekimen bazterreko horiek guztiak, horiek ez dira interesatzen.
Etxe berriak eraikitzea askoz interesanteagoa da.



Kukutzaren gaineko azken informazioa Berrian duzue.

Exit mobile version