Nontzeberri

Kukai Dantza Konpainia Arteria Teatro Campos Eliseos Antzoki berrian

Kukai Dantza Konpainiak euskal dantza tradizionaletik sortzen ditu bere ikuskizunak. Bestelako arlo artistiko, dantza-estilo eta artea ulertzeko moduekin sortutako kolaborazioak eta interakzioak bultzatzen ditu. Kukai euskal dantza tradizionaletik abiatzen da, ikuskizun garaikideak sortzeko.

(SOK)2 dantzaren gaineko bi ibilbide eta bi begirada desberdinen arteko fusio, enkontru, elkarketa… moduan jaio zen. Alde batetik, Jon Maya eta Kukai dantza konpainia eta, bestetik, Pantxika Telleria eta Elirale bere konpainia.
2009ko hasieran hasi ziren bi koreografoak eta bi konpainiak bestearen dantzaren lengoaia eta sortze-prozesuak ezagutzeko eta elkarrekin konektatzeko lanari ekiten.
Hilabete batzuk beranduago, elkarlan hura SOKA pieza bihurtu zen. SOKA, bost dantzari eta perkusio-jole birentzako kale-ikuskizuna, hainbat jaialditan aurkeztu da eta Epaimahaiko Aipamen Berezia jaso du Valladolideko Kale-arteen Nazioarteko Jaialdian.
Mayak eta Telleriak bilaketa lan horretan jarraitu dute, erro tradizionaletan ikertuz, material garaikideetara hurreratuz eta euren lan-ildo komunean sakonduz, esandako ildoa, gainera, zuzeneko musika unibertsoa bihurtuta.

Orain ikuskizun berri bat aurkeztera datoz: areto-lan berriak (SOK)2 du izena, zazpi dantzari eta hiru musikarirentzako pieza da eta Dantzaldia jaialdiaren markoan estreinatuko da, bertoko
konpainiak babesteko ohiturari jarraituz.

La Fundicionek bidalita

Exit mobile version