Nontzeberri

“Kubeats” elektronika jaialdia egingo dute larunbatean, Zumarraga eta Urretxun

Larunbatean, Zumarraga eta Urretxuko gaztetxeak Kubeats elektronika jaialdiaren emanaldiak hartuko ditu, 19:30etik aurrera. Ordu horretan, hain justu, Garazi Gorostiagaren drone-ambient doinuak entzungo  dira, gaztetxearen goiko solairuan.

Garazi Gorostiagaren saioaren ostean, solasaldia izango da, eta gaur partean, 22:30etik aurrera, Eyharts, Telmo Trenor eta Frances Be arituko dira. Lehenengoa bergararra da, eta ikus-entzunezko emanaldia aurkeztuko du. Beste biak, berriz, Donostiako disko jartzaile ezagunak dira, dantzarako erritmoetan adituak.

Jaialdiaren bigarren edizioa izango da aurtengoa, eta Kalegorrian kolektiboak ondu du.

Exit mobile version