Nontzeberri

Kuartango herrian Folkirrika jaialdiaren bosgarren edizioa prest

Kuartango herriak Europako tradiziozko musika eta dantza uztartzen dituen Folkirrika jaialdiaren bosgarren edizioa hartuko du urriaren 9tik 12ra bitartean.

Lau eguneko programazioan musika eta dantza izango dira nagusi, baina horiez gain, tailerrak eta familientzako jarduerak ere izango dira.

Egitaraua ostiralean hasiko da bi tailerrekin: lehenengoan balfolkaren ohiko dantzei buruz eta bestea Portugalgo dantzei buruz. Gauean dantza ere protagonista Plan B eta Tralala Lovers taldeekin.

Larunbatean jotak, Balkanetako dantzak, munduko dantza ludikoak, eta euskaldantzak izango dira protagonista. Arratsaldean, Ortzadar fanfarreak plaza-dantza eskainiko du. Gauean, hamaika emakumez osatutako Bahez taldeak eta Feather and Fox bikote belgo-alemaniarrak beste dantza saio bat egingo dute.

Igandean dantza tailerrak bourré, fandango, arin-arin eta italiar dantzak zertan diren ikasteko. Arratsaldean, Quico Pere eta Arkaitz Minerrek euskal eta kataluniar tradizioetan oinarritutako errepertorioa eskainiko dute, eta Azido folklorikoak bere musika haizatuko du.

Azken egunean, azken tailerrak eta talent show irekia egingo dira, eta jaialdia amaitzeko Dj Yuriri esker azken dantza saioa izango da.

Jakingarri guztiak, hemen.

Exit mobile version