Nontzeberri

Kuadrillarteko ligen bigarren asteburua Araban

Gasteizko Kutxi kalean dagoen Errexala Elkartean, berrogeita hamar bat bertsozalek saio polit batekin gozatzeko aukera izan zuten ostiralean. Horrela hasi zen ligen bigarren asteburua. Trebiñuko Gutxisolo Elkarteak eta Otazuko Albokariak ederki berotu zuten giroa idaztizkoan. Gero, Gasteizko Errexala eta Gasteizko Aizkorak Zorroztu aurrez aurre. Epaileek Gasteizko Aizkorak Zorroztu taldea aukeratu zuten irabazle.

Larunbat eguerdian ekin zion berriro txapelketak. Idatzizko modalitatean, Aguraingo ostegunekoak eta Aguraingo ostiral iluntzetako berbalagunak aritu ziren kantari, giro ederrean, publikoaren laguntzaz. Aguraingo Sorginetxeko gazteak eta Arabar Errioxakoak aritu ziren gero. Epaileek Aguraingo Sorginetxe taldea hautatu zuten garaile.

Larunbatean bertan, txapelketak Urkabustaizera salto egin zuen eta bertso saioa idatzizko frogarekin hasi zen, Izarrako sorgin txuriak, bertso bikainak eskaini zituzten gaueko saioa berotzen hasteko. Gero, bertsolarien txanda heldu zen, eta guztien artean Aramaio Izarrak izan ziren irabazleak.

Igandeko bi saioek itxi zuten asteburua. Gasteizko Muñoko katuak (vol II) taldeak irabazi zuen Aiaraldeko Altubepekoen kontra Saratxoko txokoan jokatutako kanporaketa. Eta idatzizko txapelketan, Laudioko Bertso Eskolakoak eta Basalarrinako Kantuzaleek prestatutako bertso sortek entzuleak txalo eta irrika jarri zituzten.

Eta azken saioa Zuiako ligakoa izan zen, aurreko asteburuan elurragatik jokatu ezin izan zen saioa bertso merienda formatuan jokatu zuten Aramaioko Marixeka eta Urkabustaizko Izarra taldeek. Bertan Izarrako mutilak! taldeak kantatu zuen idatzizkoan. Eta Aramaioko taldeak irabazi zuen azkenean saioa.

Exit mobile version