Nontzeberri

Krzysztof Kieslowski zinemagileren gaineko erakusketa, Donostian

Krzysztof Kieslowski zinemagile poloniarraren erakusketa biografikoa eta antologikoa antolatu dute Donostiako Okendo Kultur Etxean. XX. mendeko zinegile garrantzitsuenetakoaren erakusketa hau urriaren 24ra bitartean bisitatu ahalko da.

Krzysztof Kieslowski poloniar zinema zuzendaria izan zen, eta bere lan aipagarrienen artean Trois couleurs izenekoa dugu, Frantziako banderari dedikaturikoa. Trilogia horrek mundu osoan eman zion ospea.

Bere lan nabarmenetako bat ere Dekalogoa da. Obra honek Hamar Manamenduetan du oinarria. Kieslowskik erlijioa hartu zuen gizakiaz eta bere kontradikzioez mintzatzeko.

Zinema garaikidean, gehien eragin duen Europako zinemagileetako bat da, eta, gaur egun ere, bere filmak zinema klaseetan erakusten eta irakasten dira.

Exit mobile version