Nontzeberri

KREAren poesia-sarien banaketa-ekitaldia bihar izango da

KREA Adierazpen Garaikideak antolatzen duen Poesia Lehiaketak, Caja Vital Kutxaren Gizarte Ekintzak bultzatutako proiektu kulturalak, gazteenen artean literatura-sormenerako gogoa piztea helburu duen sari-banaketarekin amaituko du bosgarren edizioa.
Martxoaren 5ean, 19:00etan izango da hitzordua, Caja Vital Kutxaren Fundazio Aretoan eta Leire Bilbao idazle gaztea izango da bertan; Leirek, bere poemak errezitatzeaz gain, literaturarekiko maitasuna partekatuko du bertaratzen direnekin. Leire Bilbao (Ondarroa, 1978) Ezkatak poesia-liburuaren egilea da eta bost haur-liburu ere argitaratu ditu.

Sari-banaketan, gainera, Deklamazio Onenaren saria emango da bi modalitate eta hizkuntzatan, eta epaimahaikideek in situ erabaki beharko dituzte irabazleak poeta gazteen adierazpenak entzun ondoren. Era berean, bertaratutakoek aurkeztutako poemak biltzen dituen KREA Poesia bildumaren hirugarren bolumena eskuratu ahal izango dute.

Lan guztiak KREA web orrian argitaratuko dira.

Kreak bidalita

Exit mobile version